KOKOZORO






Hemen nauzue berriro, kokozoro naiz. Gogoratzen zarete nitaz, ezta?  San Andres ikastetxeko maskota urdin, iletsu, jostalari eta euskara zale amorratua naiz.

Hemendik aurrera eskolako blogean ere izango nauzue. Zuen berri zain egongo naiz.







5 URTEKOEK KOKOZORI MARRAZKI HANDI BATZUK EGIN GENIZKION ETA EGUN HORRETAN EGINDAKO LANAK BERARI ESKEINI GENIZKION.  

EUSKARA EGUNA


Gaur, abenduak 3, Euskal Herri osorako egun garrantzitsua izan da. Urtero, abenduaren 3an, euskararen eguna ospatzen da. Aurten, Eibarko biztanleek  euskarari buruzko mezuak idatzi eta zabaltzeko aukera izan dugu. 6. mailako ikasleak euskera eguna zela eta Udaletxera hurbildu gara. Bertan argazkia atera eta mezua irakurri dugu. Denon artean hizkuntza praktikatu eta zaintzeko asmoekin une alaia izan dugu.


Urte honetan batez ere, euskara gehiago mintzatzen saiatu behar gara, gure hizkuntza hau desagertzen dagoelako.


Besteak beste, hona hemen guk asmatutako esaldi batzuk:

Euskara buruan eta ibili munduan.

Hasi etxetik eta kalera, hasi kaletik eta 
etxera martxan jarri da lege berri bat
Euskara Euskal Herrian 

Gero eta euskaldun gehiago,oraindik euskara pilo 

Guk euskaraz, zuk zergatik ez, ez?

Euskaraz mintzatuz, bizitza luzatuz.

Gipuzkoan, Nafarroan, Araban, Lapurdin, Zuberoan, Behe Nafarroan eta Bizkaian denok maite dugu euskara.

Illo, illo, illo, euskara pilo!
 





EUSKARA KANPAINA 

Gabonetako oporretatik bueltan, EUSKARA KANPAINA, jarri genuen martxan, euskara bultzatu eta ikasleen arteko interakzioa sustatzeko. 
1.go zikloko ikasleek  antzerki bat prestatu zuten, Haur Hezkuntzako ikasleen aurrean antzezteko.

 



No hay comentarios:

Publicar un comentario