AGENDA 21

 Herri Indigenak
Kaixo,
Nire izena Iñaki Ulazia da eta Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskolan dihardut Haur Hezkuntzako
Gradua burutzen. Ikasketa hauekin bukatzeko, Gradu Amaierako Proiektua burutzen dihardut, eta horretarako zure laguntza behar dut. Hori dela eta, galdetegi hau betetzeko eskatu nahi dizuet.
Galdetegi hau EZ DA AZTERKETA bat, EZ DA INFORMAZIO ITURRIRIK ERABILI BEHAR, eta ez da izen abizenik idatzi behar, eskolaren izena eta adina idaztearekin nahikoa da.
Galdetegia BAKARKA egin beharrekoa da, inoren laguntzarik gabe, eta ez dizkizue 10 minutu baino gehiago kenduko.
Aldez aurretik, eskerrik asko zuen laguntzagatik.










ELIKADURA JASANGARRIA 

Ikasturte honetan, Eskolako Agenda 21 proiektuaren barruan, elikadura jasangarria landuko dugu. Besteak beste gure elikadura, dieta osasuntsuak, elikagaien jatorria, sasoiko barazki eta frutak, nekazaritza ekologikoa, bidezko merkataritza eta errezetak aztertuko ditugu. 
Denon ardura da mundu jasangarri bat eraikitzea, beraz, gure elikadura arduratsua izan dadila!       



  Arazoak ezin dira konpondu sortu genituenean moduan pentsatzen jarraitzen badugu. Albert Einstein.










ESKOLA ARTEKO FOROA


 

Gaur, maiatzak 8, Portaleako gela batean Eibarko Lehen Hezkuntzako eskoletako ordezkariak, udaletxeko ingurumen, hirigintza eta  Debemen-eko teknikariekin elkartu gara. Zabor bilketa, nekazaritza eta elikadura jasangarri eta osasuntsu ari buruz hainbat galdera, zalantza eta kezka argitu dizkigute.
                                                                         
Zabor bilketaren inguruan herriko %95-ak baietza eman dute edukiontzi marroia erabiltzeko. Eibarko familia gehienek eskaera egin arren biltzen den  zabor organikoa jaso behar zenaren herena besterik ez da ( 122 tona hilero). Hau dela eta, udalak edukiontziaren erabilera aztertzeko giltzaren ordez txartel magnetiko baten truke ordezkatuko da. Aldaketa hau hilabete onen bukaerarako espero da.

Momentu honetan Eibarren 125  baserri daude, bost auzotan sakabanatuta, baina soilik horietako 9 dira nekazaritza eta abeltzantzaz  bizi direnak.

Urte honetan Agenda 21-eko gaia “elikadura jasangarri eta osasuntsua” denez, eskoletan, etika orduan gai hau landu dugu. Udaletxeko teknikariak ez dutenez inkestarik egin ea nork jaten du osasuntsu eta nork ez, ezin izan digute zalantza hori argitu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario