Hemen nauzue berriro, kokozoro naiz. Gogoratzen zarete nitaz, ezta? San Andres ikastetxeko maskota urdin, iletsu,
jostalari eta euskara zale amorratua naiz.
Hemendik aurrera eskolako blogean ere izango nauzue. Zuen berri zain egongo naiz.
5 URTEKOEK KOKOZORI MARRAZKI HANDI BATZUK EGIN GENIZKION ETA EGUN HORRETAN EGINDAKO LANAK BERARI ESKEINI GENIZKION.
EUSKARA EGUNA
Gaur, abenduak 3, Euskal Herri osorako egun garrantzitsua
izan da. Urtero, abenduaren 3an, euskararen eguna ospatzen da. Aurten, Eibarko
biztanleek euskarari buruzko mezuak idatzi
eta zabaltzeko aukera izan dugu. 6. mailako ikasleak euskera eguna zela eta Udaletxera hurbildu gara. Bertan argazkia atera eta mezua irakurri dugu. Denon artean hizkuntza praktikatu eta zaintzeko asmoekin une alaia izan dugu.
Urte honetan batez ere, euskara gehiago mintzatzen saiatu
behar gara, gure hizkuntza hau desagertzen dagoelako.
Besteak beste, hona hemen guk asmatutako esaldi batzuk:
Euskara buruan eta ibili munduan.
Hasi etxetik eta kalera, hasi kaletik eta
etxera martxan jarri da lege berri bat
Euskara Euskal Herrian
Gero eta euskaldun gehiago,oraindik euskara pilo
Guk euskaraz, zuk zergatik ez, ez?
Euskaraz mintzatuz, bizitza luzatuz.
Gipuzkoan, Nafarroan, Ar aban, Lapurdin, Zuberoan, Behe Nafarroan eta Bizkaian denok maite dugu euskara.
Illo, illo, illo, euskara pilo!
EUSKARA KANPAINA
Gabonetako oporretatik bueltan, EUSKARA KANPAINA, jarri genuen martxan, euskara bultzatu eta ikasleen arteko interakzioa sustatzeko.
1.go zikloko ikasleek antzerki bat prestatu zuten, Haur Hezkuntzako ikasleen aurrean antzezteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario