Kaixo,
Nire izena Iñaki Ulazia da eta Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskolan dihardut Haur Hezkuntzako
Gradua burutzen. Ikasketa hauekin bukatzeko, Gradu Amaierako Proiektua burutzen dihardut, eta horretarako zure laguntza behar dut. Hori dela eta, galdetegi hau betetzeko eskatu nahi dizuet.
Galdetegi hau EZ DA AZTERKETA bat, EZ DA INFORMAZIO ITURRIRIK ERABILI BEHAR, eta ez da izen abizenik idatzi behar, eskolaren izena eta adina idaztearekin nahikoa da.
Galdetegia BAKARKA egin beharrekoa da, inoren laguntzarik gabe, eta ez dizkizue 10 minutu baino gehiago kenduko.
Aldez aurretik, eskerrik asko zuen laguntzagatik.

ELIKADURA JASANGARRIA
Ikasturte honetan, Eskolako Agenda 21 proiektuaren barruan, elikadura jasangarria landuko dugu. Besteak beste gure elikadura, dieta osasuntsuak, elikagaien jatorria, sasoiko barazki eta frutak, nekazaritza ekologikoa, bidezko merkataritza eta errezetak aztertuko ditugu.
Denon ardura da mundu jasangarri bat eraikitzea, beraz, gure elikadura arduratsua izan dadila!
Arazoak ezin dira konpondu sortu genituenean moduan pentsatzen jarraitzen badugu. Albert Einstein.
ESKOLA ARTEKO FOROA
Gaur,
maiatzak 8, Portaleako gela batean Eibarko Lehen Hezkuntzako eskoletako
ordezkariak, udaletxeko ingurumen, hirigintza eta Debemen-eko teknikariekin elkartu gara. Zabor
bilketa, nekazaritza eta elikadura jasangarri eta osasuntsu ari buruz hainbat
galdera, zalantza eta kezka argitu dizkigute.
Zabor
bilketaren inguruan herriko %95-ak baietza eman dute edukiontzi marroia
erabiltzeko. Eibarko familia gehienek eskaera egin arren biltzen den zabor organikoa jaso behar zenaren herena
besterik ez da ( 122 tona hilero). Hau dela eta, udalak edukiontziaren
erabilera aztertzeko giltzaren ordez txartel magnetiko baten truke ordezkatuko
da. Aldaketa hau hilabete onen bukaerarako espero da.

Urte
honetan Agenda 21-eko gaia “elikadura jasangarri eta osasuntsua” denez,
eskoletan, etika orduan gai hau landu dugu. Udaletxeko teknikariak ez dutenez
inkestarik egin ea nork jaten du osasuntsu eta nork ez, ezin izan digute
zalantza hori argitu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario